Goizeko izarra ikastola - Mutriku
Proiektuak

Gure eguneroko lana irakaspraktika eta irakas-prozesua hobetzeko helburuarekin irakasleon prestakuntza ezinbestekoa dela ulertzen dugu, gure irakaslegoarekiko kalitatezko ikasketa prozesua bermatzeko xedean, ekarpen teoriko berriak hausnartzea, beste esperientziak aztertzea..... Eguneratze lan horretan, orain arte egindako ibilbidean hurrengo proiektuak azpimarratu behar ditugu:
•07-08 ikasturtean eman genituen lehenengo urratsak eta ikasturte honetan sakontze prozesu batean murgilduko gara.  Bizitzarako gaitasunak eta balioak landuko ditugu:         ezagutzen  ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi, izaten ikasi eta egiten ikasi. Pertsonaren garapen osorako bost arlo landuko dira: gorputza, burua, nortasuna, arlo emozionala eta gizarte arloa.
•Eskolako Agenda 21 hezkuntza komunitatearen  konpromisoa eta ekintza plana da ikstetxeko eta bere inguruko Garapen Iraunkorraren aleiharduteko.  Zer da Garapen Iraunkorra?: Etorkizuneko belaunaldiek beren premiak asetzeko izango duten ahalmena arriskuan jarri gabe, egungo premiak asetzen dituen garapena.  Programa hezitzailea da, zeharkakoa eta jarraia da eta curriculumen txertatuta dago.  Honen helburuak inguruko giza-ingurumen egoera ulertzea, garapen jasangarriarekin ....
Gure xede nagusiena, etxean eta gelan, guztiok batera, euskara eta euskal kulturaren aldeko ekimen xumeak bultzatzeaizango da. Planifikatutako ekintzekin erabileraren egokitasuna sustatzea, zuzentzea eta jarraipena egitea nahiko genuke.
•Teknologia berriak aldaketa sakonak eragiten ari dira hezkutza sistemaren barnean: irakaskuntzaren metodologian, ikasleen jarraipenean,familiekiko komunikazio esparruan, ikastetxeen kudeaketan...  IKT-ak lagungarriak dira haurrengan hainbat gaitasun piztu eta  horiek erabiltzen hasten laguntzen dietelako, jasotzen eta sortzen dituzten mezuen aurrean espiritu kritikoa garatuz. Hori dela eta IKT-ak eskolako curriculumean sartzea beharrezkoa da, ikasleek etapa amaitutakoan, egungo g ....
•"Eleanitz-ingelesa", eleaskotariko hizkuntzen planteamendu integratua egiten duen "Eleanitz" proiektu zabalagoaren barruan kokatzen da.              Ikasmaterialak dira proiektuaren muina eta bihotza. Materialetan islatzen dira    hizkuntzen irakaskuntzari buruzko ikusmolde teoriko-metodologikoak eta helburuak lortzeko aukeratzen diren edukiak eta jarduerak. Materialetan oinarrituz egiten da ....
Aurtengo ikasturterako gai lantzeko proiektua eskatu da. Bere asmoa Arte Hezkuntzan eta batez ere musika arloan kulturaniztasuna jorratzea da.