Goizeko izarra ikastola - Mutriku
Hezkuntza eskaintza

HEZKUNTZA ESKAINTZA

HAUR HEZKUNTZA

Haur Hezkuntza sei urte bitarteko haurrei berariaz erantzuteko hezkuntza-etapa da.

Etapa hau borondatezkoa da eta bi ziklotan antolatzen da:

  • Lehen zikloa (0-3 urte).
  • Bigarren zikloa (3-5 urte).

Haur Hezkuntzaren helburuak

Haur Hezkuntzaren xedea da haurrei garapen fisiko, afektibo, sozial eta intelektuala lortzen laguntzea. Bi zikloetan arian-arian arreta ematen zaio garapen afektiboari, mugimenduari eta gorputz kontroleko ohiturei, komunikazio eta hizkuntza arloko adierazpenei, bizikidetasun eta harreman sozialeko jokabide oinarrizkoei, eta halaber ingurumenaren ezaugarri fisiko eta sozialen ezaugarriak hautemateari. Gainera, lagundu egiten zaie haurrei beren irudi baikor eta orekatua lantzen eta beren adinerako egokia den automia pertsonal egokia lortzen.

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloaren arloak

Haur Hezkuntzaren bigarren zikloaren hezkuntza-edukiak haurraren esperientziaren eta garapenaren esparru berekietan antolatzen dira.

Hauek dira Haur Hezkuntzaren bigarren zikloaren arloak:

  • Nork bere burua ezagutzea eta autonomia pertsonala.
  • Ingurunea ezagutzea.
  • Hizkuntzak: komunikazioa eta irudikapena.
  • Atzerriko Hizkuntzaren errefortzua

LEHEN HEZKUNTZA

Lehen Hezkuntza nahitaezkoa eta doakoa da. Oro har, sei urte betetzen dituzten urte naturalean sartuko dira ikasleak Lehen Hezkuntzako lehen ikasturtera.

Lehen Hezkuntzak hiru ziklo ditu, bina urtekoak:

  • Lehen Hezkuntzako lehen zikloa (6-7 urte)
  • Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (8-9 urte)
  • Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (10-11 urte)

Lehen Hezkuntzaren helburua da haur guztiei beren garapena eta ongizatea sendotzeko moduko hezkuntza ematea. Lehen Hezkuntzak, halaber, aukera eman behar die ahozko adierazpen eta ulermenari buruzko eta idazketari eta kalkuluari buruzko trebetasunak bereganatzeko eta gizarterako trebetasunak, lanerako eta ikasteko ohitura, zentzu artistiko, sormena eta afektibitatea bereganatzeko.

Lehen Hezkuntza baliagarria da hurrengo oinarrizko gaitasunen garapena bermatzeko:

  • Hizkuntza bidez komunikatzeko gaitasuna.
  • Matematikarako gaitasuna.
  • Mundu fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarreraginean aritzeko gaitasuna.
  • Informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala.
  • Gaitasun soziala eta herritartasuna.
  • Arte eta kultur gaitasuna.
  • Ikasten ikasteko gaitasuna.
  • Autonomia eta ekimen pertsonala.

Lehen Hezkuntzako arloak

  • Natur zientziak.
  • Gizarte zientziak.
  • Hezkuntza artistikoa: Musika, Arte hezkuntza.
  • Gorputz hezkuntza.
  • Euskal Hizkuntza eta Literatura
  • Gaztelania eta Literatura
  • Atzerriko hizkuntza.
  • Matematika.
  • Hezkuntza jarduera alternatiboa / Erlijioa
  • Tutoretza.

HEZKUNTZA SISTEMAREN ORGANIGRAMA (GOIZEKO IZARRA IKASTOLAN)

HEZKUNTZA SISTEMAREN ETAPAK

Dokumentuak